2008 Apirila 16 @ 6:22
(Sailkatugabeak)
Jaques Rogge bulgariarrak esan duenez, ez dio utziko iñorri orain dela 50 urteko protesta berriz gertatzen Mexiko68an, estatu batuetako arraza beltzeko bi sprinterrek John Carlos eta Tommie Smithek, bakoitzak eskularru beltz bat eraman zuten podiora eta eskularrua eskuan zutela ukabila altxatu eta burua makurtu zuten domina hartzean.
Comments
2008 Apirila 9 @ 5:56
(Sailkatugabeak)
Paula Radcliffe kirolari britaniarrak, aurtengo Londresko Maratoian parte hartuko du, apirilaren 13an. Joko olimpikoetarako preparazio bat besterik ez da izango, urrezko domina lortzeko prest baitago. Hiru aldiz izan da txapeldun proba zail honetan (2002,2003 eta 2005ean), Ingrid Kristiansen norbegiarra berdintzea espero du, honek lau aldiz irabazi baitu Maratoia 1984 eta 1988.

“Asko gustatzen zait nire jendearen aurren korri egitea, laugarren aldiz Maratoi txapeldun izatea gustatuko litzaidake eta” esan zuen Radcliffek, 34 urtekoa eta gainera, urte bat eta erdi egon zen korri egin gabe, izan ere, bere lehengo umeari argia emango baitzion, Isla izenekoa.
Comments
2008 Apirila 2 @ 6:20
(Sailkatugabeak)
Kenenisa Bekele etiopiarrak, izugarrizko beroarekin lortu zuen hirugarren aldiz munduko txapelduna izatea 10000 metroetan eta lehengo munduko txapelketan lortu ez zuen txapela berreskuratu zuen Zersenay Tadesse Eritrearraren aurka. Bekelek galdu zuen aukera Tadesseren aurka orain dela 5 hilabete Mombasan (Kenia) lastima bat izan zen.

Zersenay Tadessek 5000 metro eman zituenbultzatzen Bekelerengandik aldendu nahian baina ezin izan zuen 3 etiopiarrak ederki jarraitu baitzioten Gebremariamek seigarren kilometroan erritmo gehiago jartzen ahalegindu zen, baina berhala Tadessek eragotzi egin zion eta berak jarraitu zuen bultzaka. Azkenik Bekelek esprint zital bat egin zuen eta garaile bilakatu zen.
Comments
2008 Apirila 2 @ 5:51
(Sailkatugabeak)
Orain dela gutxi antortxa olimpikoa piztu zuten Greziako Atenasen alajaña. Tesalonicako alkateak berak piztu zuen antortxa,Vasilios Papageorgopoulos, izan ere, bera esprinterra izan zen. Orain dela egun batzuk, Dion hiri txikitik pasatu da antortxa Olympia mendititik, bidaiaren bostgarren eguneko momentuan, lehengo ostiralean.
Comments